Donostia 2016 Europako Kultur Hiribirutzak antolatutako ‘Hitzargiak’ topaketari erreferentzia egin dio UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Josu Labakak. Europako hizkuntza gutxituen biziberritzearen aldeko dinamikaken berri ezagutzeko aukera egon zen bertan. Hizkuntza bat sustatzeko lekuren batean arrakasta izan duen dinamika beste baterako baliatzeko parada izan zen topaketa. Udalerri euskaldunek ere izan zuten presentzia bertan, eta eragin linguistikoaren ebaluazioa neurtzeko tresnaren berri eman zuten. Labakaren ustez, euskara da euskaldunok bereizten gaituena eta biziberritze esperientziak trukatzea aberasgarria da
Category Archives: Berriak eta analisiak
Errepideetako mantenua egiten duten UTEetako langileek 120 egun daramatzate greba mugagabean
Errepideetako mantenua egiten dugun UTEetako langileok duela 120 egun luze daude greban. Erraz esaten da, baina lau hilabetetik gorako gatazka bati eustea gogorra da, bai langileentzat, baita beren senideentzat ere. Haien lan-baldintzak arautzeko hitzarmen bat iristeko ari dira greban, izan ere, duela sei urtetik gora daude eguneratu gabe, eta gainera erreforma laboralek arriskuan jarri dituzte.
“Ez dugu inoiz topatu burundanga edo eskopolamina sustantzia”
Ai Laket! elkarteak hamalau urte daramatza drogen analisia egiten eta denbora horretan ez dutela inoiz burundanga edo eskopolamina sustantzia topatu adierazi digu Unai Perez de San Roman bertako koordinatzaileak. Bolo-bolo dabil sustantzia hau azken aldian, Ibarra edota Irunen hainbat emakumek egindako salaketaren harira. Antzeko efektua droga askok eragin dezaketela esan digu Ai Laket!eko lagunak.
“Helburu egokiak jarriz gero, festak eraginkorrak izan daitezke gizarte aldaketarako”
Euskararen alde egiten diren festez eta horien inguruan zenbaitek jartzen duten mutur okerraz hitz egin du Manex Agirrek.
Balak boligrafo bihurtuta
Nazioarteko atalean Kolonbiara begira jarri gara GARA egunkariko kazetari Ainara Lertxundirekin. Joan den astean Habanan ikusitako argazki baikor horrekin agurtu dugu ikasturtea berarekin, bake akordio definitiboa ikasturte berriarekin batera iritsiko denaren itxaropenarekin. Behin betiko su eten eta armagabetze sinaduraz aritu gara.
“Gaur egun, erreformismoak ez dauka tokirik Europar Batasunaren baitan”
Europar Batasunetik ateratzea erabaki du Erresuma Batuak erreferendumean. Boto emaileen %51,9k ateratzearen alde egin du eta EBn geratzearen alde %48,1ek . Oro har, Brexit-aren aldekoek 1,2 milioi boto gehiago atera dituzte. Bestalde, partehartzea oso altua izan da, %72,2koa, hain zuzen. Eskozia eta Ipar Irlandako herritarrek berriz, EBn geratzearen alde egin dute eta SNP alderdiak iragarri du jada Eskoziaren independentziaren aldeko beste erreferendum bat deituko dutela.
Troikaren kontrako protesten harira, espetxeratuak izateko arriskua dute 6 gaztek
2014ko martxoaren 3an Troikak Bilbon egin zuen bileraren aurkako mobilizazioetan izan ziren istiluetan parte hartzea leporatuta, sei gazte daude epaiketaren zain. Hauen aurka bi eta lau urte bitarteko espetxe zigor eskariak eskatu ditu fiskaltzak, baita 300.000 euro inguruko isunak ere.
“Euskal kulturak urteak daramatza autodeterminatzen”
Eta kultura autodeterminatuko balitz? izenburupean bi eguneko jardunaldia antolatu dute UEUk eta Jakin aldizkariak elkarlanean. Hamabost aditu ariko dira gogoetan eta sei kultur egitasmo eredu ere aztertuko dituzte. Uztailaren 6 eta 7an izango da Baionako Zizpa gaztetxean. Lorea Agirre antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak.
Ze aukera eta arrisku ditu Brexitak?
[TERTULIA] Hala galdetu diegu Ixabel Etxeberria eta Garbiñe Elizegiri. Brexitaz gogoeta egiteaz gainera, Frantziako lan erreformaren aurkako protestak eta indarkeria matxista aipatu ditugu.
“Nazka handia eman dit azken erahilketa matxistaren harira hedabideetan irakurri dudanak”
Angelun eta Gasteizen izan diren azken erahilketa matxisten harira, hedabideek gai hau lantzeko duten modua jarri du, berriz ere, eztabaidagai.