Posible al da bestelako hiri eredu bat?
Pasa den asteburuan hirigintza, partehartzea eta parekidetasunari buruzko jardunaldiak ospatu zituzten Barakaldon eta gaur, horien inguruan htz egin dugu Crsitina Markosekin.
Category Archives: Berriak eta analisiak
Lan bila
Lan bila, ikastera… Zenbat gaztek utzi dute Euskal Herria atzerrira joateko?
Asteartero bezala, Gaidegia-ko Imanol Esnaolarekin solastu dugu gaurkoan eta beste behin ere, oso gai mamitsua proposatu digu: Gazteen ihesa. Datuek egoeraren larritasuna islatzen dute. 2012an 22.000 gaztek baino gehiagok egin zuten alde Euskal Herritik; 2011n baino %12,2 gehiagok.
Iñaki Alegria: “Euskarazko on-line gradu tituluak izango dira UEUren urrats estrategikoetako bat”
Euskal Unibertsitatea du helburu estrategiko gisa UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak), «euskalduna, nazionala eta herrikoia» izango den euskal unibertsitatea. Bide horretan, hainbat lan ildo marxan ditu eta erronka berriak ere marraztu ditu etorkizunera begira. Asteburuan izan dute Batzar Nagusia Eibarren eta zuzendari berria hautatu dute bertan, Iñaki Alegria informatikari donostiarra.
Apustuak eta bereziki haizkora
Atal honetan herri kiroletako hainbat eremu lantzen ditugu Koldo Alduntzinekin batera. Gaurkoan apustuei eta bereziki haizkorari erreparatu diogu. Igaro berri diren asteburu honetakoei begiratzeaz gainera, aurreko asteburuko Olasagasti eta Orbegozoren arteko apustuaz aritu gara Arria II.a, Inaxio Orbegozorekin.
Iñaki Alegria: “Euskarazko on-line gradu tituluak izango dira UEUren urrats estrategikoetako bat”
Euskal Unibertsitatea du helburu estrategiko gisa UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak), «euskalduna, nazionala eta herrikoia» izango den euskal unibertsitatea. Bide horretan, hainbat lan ildo marxan ditu eta erronka berriak ere marraztu ditu etorkizunera begira. Asteburuan izan dute Batzar Nagusia Eibarren eta zuzendari berria hautatu dute bertan, Iñaki Alegria informatikari donostiarra.
Kalamu elkarteek begi-onez ikusten dute Donostiako Udalak aurkeztu duen normatiba berria
Aurreko ostiralean Donostiako Udal Gobernuak kalamu elkarteak arautuko dituen ordenantza aurkeztu zuen. Bi helburu nagusi izango ditu: menpekotasunek sortzen dituzten arriskuak gutxitzea eta kontsumitzaile nahiz kontsumitzaile ez diren herritarren eskubideak bermatzea. Guk, normatiba hau gertuagotik ezagutu nahi izan du eta horrearako, Euskadiko Kalamu Erabiltzaile Elkarteen Federazioko abokatua den Aitor Brion elkarrizketatu dugu gaur.
Belaunaldi berriak sagardoaren mundua profesionalizatzen
Sagardotegi denboraldi betean sartuta gauden honetan hara begira jarri gara gaur. Sagardotegietara jo dugu baina sagardotegietako ardura duten belaunaldi gazteen begiradatik so eginez sagardotegiei. Astigarragako Zapiain sagardotegiko Egoitz Zapiainekin eta Hernaniko Zelaia sagardotegiko Oihana Gaincerainekin hitz egin dugu. Gazteak biak baina gazte izanagatik sagardotegiko ardura hartu dutenak.
Plakaren lapurretak, Angelen familiak instituzioen partetik duen babesgabetasuna islatzen du
Ezezagunek Angel Berruetaren omenez jarritako plaka kendu dute bart gauean. Iruñeko Udalean Berruetaren aldeko plaka jartzea ez zuten onartu PP, UPN eta PSNk, eta Donibanen auzokideek ipini zuten atzo. Gertakari hauen inguruan balorazioa egin du gurean Edur Perezek, Angel Gogoan plataformako kidea.
Ipar Euskal Herriko aktualitatea
Ostiralero bezala, ipar Euskal Herriko aktualitateaz aritu gara Aitor Renteria kazetarien laguntzarekin.
Baratzeko lanei ekiteko garaia
Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: lurra lantzeko garaia eta bereziki patata ereitekoa, Agria motako patata, kanpoko onddoak eta San Jose feria.