Analisia Idoia Eraso kazetaria Zer gertatuko da igandeko herriko bozen bigarren itzulian
Category Archives: Berriak eta analisiak
Europa eta nazioarteko ekonomia
Europako hauteskundeak ate joka ditugun honetan, Europaren geroaz, erritmo ezberdinetako Europetaz, erreskateez, Troikaz…gogoeta egiteko jardunaldiak antolatu ditu Gite-Ipesek gaur hasi eta apirilaren 5a bitarte “Europa erronka?” leloa hartuta Bilbon. Nazioarteko ekonomia eta inperialismoa hizpide hartuta larunbateko mahainguruan parte hartuko duen Joseba Felix Tobar-Arbulurekin hitz egin dugu. Bere hitzartzearen aurrerapen bat egin digu Kalegorrian saioan.
Ikasle grebaren inguruan Donostia, Iruñea eta Amurrioko ikasleekin
Goizean goizetik, hego Euskal Herrian izaten ari den ikasle grebaren jarraipen berezia egin dugu Kalegorrian saioan. Besteak beste, Donostia, Iruñea eta Amurrioko ikasleekin hitz egin dugu.
Jon Garmendia [Euskal iheslaria]: “Boteretik gure errealitatea isilarazten saiatu dira beti”
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak sorterrira itzultzeko garai dela aldarrikatu zuen larunbatean Arrangoitzen eta dagoeneko, bat baino gehiago dira euren jaioterrietara itzuli diren euskal iheslariak. Prozesua mailakatua izango da, baina etenik gabekoa “azken iheslaria sorterrira itzuli arte”. Gaur, EIPKk emandako urrats hau sakonean aztertu dugu Jon Garmendia euskal iheslari politikoarekin.
Arrosa Irrati Sareko topaketak
Info7 irratia partaide den Arrosa Irrati Sareak III. jardunaldiak antolatu ditu larunbat honetan Gernikako Astran “Euskal Herrian bada zer entzun” lelopean. Helburu eta jarduera komunak dituzten Euskal Herri osoko zenbait irratik mendearen hasieran sortutako tresna da Arrosa Irrati Sarea, irration arteko elkarlana areagotzea eta euren baliabideak ahalik eta ondoen kudeatzea helburu duena. Jai giroa eta hausnarketa, biak uztartuko dira larunbateko topaketetan. Antxeta irratiko Aitziber Zapiainek eman dizkigu xehetasunak.
Zigor Olabarria Eleak Disidentzia ororen aurka estrategikoki erabili nahi dute polizia
Zigor Olabarria Eleak Disidentzia ororen aurka estrategikoki erabili nahi dute polizia
Pasaiako Portu Agintaritza badiaren biziberritzea blokeatzen ari da interes ekonomikoengatik
Pasaiako Portu Agintaritza badiaren biziberritzea blokeatzen ari da interes ekonomikoengatik
Uztaritzeko, Baionako eta Hendaiako hautagai ezkertiar eta abertzaleekin elkarrizketak
Herriko hateskundeen bigarren itzulia egingo dute igandean ipar Euskal Herrian eta ezkerreko abertzaleek alkatetza berriak eskuratu eta udaletxe askotan ordezkaritza zabala izateko aukera historikoa dute. Guk, hiru adibide oso adierazgarri aipatu ditugu gaurko Kalegorrian saioan; Uztaritzekoa, Baionakoa eta Hendaiakoa. Uztaritzen alkatetza eskura dezakete abertzaleek, Baionan lehendabizikoz bigarren itzulera pasatzea lortu dute ezkerreko abertzaleek eta Hendaian, PSFrekin erdietsitako akordioari esker, Udal Gobernuan presentzia nabarmena izateko aukera paregabea dute. Testuinguru horretan, Mikel Goihenetxe [Uztaritze], Iker Elizalde [Hendaia] eta Jean-Claude Idiart [Baiona] hautagai abertzaleak elkarrizketatu ditugu.
Kafe Antzokia Gasteizen, gero eta gertuago
Gasteizko euskalgintzari, euskaltzaleei eta euskaltzale ez direnei ere ekarpena egin nahi dio Gasteizko Kafe Antzokiak, errealitate izatetik gero eta gertuago dagoen ekimenak. Lazarraga Euskara Elkarteak 2008ko asmoari heldu dio beste behin eta Gasteizko hiriguneko muinoan Gasteizko Kafe Antzokia eta Lazarraga Euskararen Etxea egiteko proiektua aurkeztu du. Lukas Etxeberria, Gasteizko Lazarraga euskara elkarteko kideak eman dizkigu xehetasunak.
Revolutionary Brothers nazioarterako jauzia emanez
Hainbat ekimen aurkeztu ditu azken hilabeteetan Revolutionary Brothers talde donostiarrak. Elkarte berri bat (IndaGlory Reggae Hip Hop Euskal Kultura Elkartea), estudio berri bat (IndaGlory Studios) eta zigilu diskografiko berri bat ere (Revolutionary Brothers Music) martxan jarri dituzte. Horrez gainera, Basque Times Riddim diskoaren lehen atala ere kalean dute, 4 kantuz osatutako biniloa. Taldeko bi anaiekiin, Unai eta Iker Martinezekin hitz egin dugu.