Gaztezulo

Gaztezulok 150. alea

14 urteko ibilbidea duen gazteei zuzendutako aldizkariak bere 150. alea kaleratuko du ostiral honetan eta berrikuntzekin datoz. Besteak beste, diseinuari dagokionean aldaketa batzuk egingo dituzte azalean eta edukiari erreparatuta berriz, “Hire zuloa” atal berria estrenatuko dute, non euskal gazte sortzaile eta biziek euren proiektu, egitasmo eta burutazioen berri eman ahal izango duten. Ospakizun jaia ere antolatu dute apirilaren 12an Donostian. Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariak eman dizkigu xehetasunak.

Pauso Berriak: adimen urritasuna dutenak lan munduratuz

Atzegik eta Gureak taldeak orain lau urte martxan jarritako Pauso Berriak ekimenak, adimen urritasuna duten pertsonak lan munduratzea du helburu. 130 enpresen parte hartzearekin 100 herritar inguruk parte hartzen dute gaur egun ekimen honetan, dela zahar etxe, liburutegi, polikiroldegi edo bulegoetan lanean. Eskertza gisa ekitaldia antolatu dute gaur arratsaldean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Atzegiko lang

Ahotsa.info babesteko kanpaina azken txanpan sartu da

Nafarroako proiektu komunikatibo berriak azken bultzada ekonomikoa behar du. Crowdfunding kanpainaren bitartez ekarpena egiteko epea bihar arratsaldean amaituko da eta behin aukera hori itxita, harpidetza kanpainari ekingo diote. Izan ere, herritik jaio den proiektu ekonomiko honek herritarrengan bilatu nahi du sustengua. Honteaz guztiaz hitz egiteko, Ahotsa.info atariko Oroitz Zabala elkarrizketatu dugu gaur Kalegorrian.

Gaindegia

Non dago langile autonomo gehien Euskal Herrian? Zergatik?

Bi galdera horiei erantzuna ematen saiatu gara gaurkoan, astero Gaindegia-ko

lagunekin osatzen dugun irrati-tartean. Zeregin horretan, beti bezala, Imanol Esnaola

[Gaindegia] izan dugu bidelagun.

EHZ musika baino gehiago

Antolatzaileek ez dute nahi musika egitarauak itzal egin diezaion hitzaldi zikloari, eta horregatik erabaki dute lehen-lehenik eztabaida gunearen programazioa ematea. Noam Chomsky filosofo estatubatuarrak, bestek beste, bideokonferentziaz hitzaldia eskainiko du aurtengo EH Zuzenean jaialdian. Ekainaren 27tik 29ra burutuko da Lekornen. Antton Lanesek eman dizkigu xehetasunak.

Mahainguruan

Mikel Goñi kazetaria eta Maritxu Lopepe Laborari aldizkariko koordinatzailea
Gaiak: Ipar Euskal Herriko hauteskundeak eta Kutxabanken pribatizazioa

Itxialdia amaituta

Itxialdia amaituta, LOMCEren kontrako borrokan aurrera segitzen du Donostian
Atzoko grebaren harira 150 ikasle inguruk itxialdia burutu dute EHUko Carlos Santamaria liburutegian. Goizean egin duten protesta batekin eman diote amaiera itxialldiari, baina Iker Bakek (Itxialldan parte hartu duen gazteetako bat) azaldu duenez, “itxialdia amaitu da baina, LOMCEren kontrako borrokan aurrera segitzen du Donostian”.