Lizartzako gurasoak

1966 urtean Gipuzkoako Lizartza herrian eraiki zuten eskola aspaldian txiki geratu zaie. Duela hamar urte 27 ikasle bazituzten, gaur egun, 81 dituzte eta azpiegitura aldetik oso eskas geratu zaie. Hamar urte daramate berria eskatzen baina ez diete kasurik egiten Jaurlaritzatik. Egoera larria dela diote eta protestak egiten hasi dira. Gurean izan dira Itziar Saenz de Ojer eta Leire Gordo gurasoak eta Arantxa Martikorena eskolako zuzendaria.

Lizartzako gurasoak: “Eskola hau baino gehiago merezi dugu”

Emakume espetxeratuak eta harreman afektibo sexualak

Euskal Herriaren historian leku nabarmena izan dute espetxeek baina iruditegi oso maskulinoarekin lotuta egon dira, horrela, emakume espetxeratuen errealitatea ikusezin bilakatuz. Hori apurtze aldera hainbat ekimen eta lan egiten ari da gurean azken aldian. Horietako bat hizpide hartuta, Oihana Etxebarrietak egin duen “Erlazio afektibo sexualak espetxe garaian askatasun (g)une?” tesina, hain zuzen, hiru emakume elkartu ditugu mahaiaren bueltan. Oihana bera, eta Arantza Santesteban eta Olatz Dañobeitia euskal preso politiko ohiak eta kolaboratzaile ditugunak. Euren bizipenetatik ateratako irakasgaien berri eman digute.

Hasi da Euskal Herriarekiko elkartasun astea

Gaur hasi eta apirilaren 11ra arte, Euskal Herriarekiko Nazioarteko VIII. Elkartasun Astea ospatuko da eta horren baitan, Askapenako kideak eta Madrileko elkartasun plataformako kideak elkarrizketatu ditugu gaurko Kalegorrian saioan.

Euskaraz Bizi eguna Gasteizen

Euskal Herrian Euskarazeko Nestor Estebanekin hitz egin dugu gaur. Larunbatean festa eta aldarrikapena uztartuko da Gasteizen “Euskaraz Bizi” egunean

Elkartasuna, San Filippo gaixoen tratamendurako itxaropena

Sei haurrek eta heldu batek dute San Filippo gaixotasuna Euskal Herrian. Bizi itxaropen laburra ematen duen eritasun hau tratatu ahal izateko diru bilketa hasi du San Filippo fundazioak. Izan ere, AEBetan egindako tratamenduek emaitza onak eman dituzte eta horiek gurera ekartzeko hiru milioi euro behar dira. Koldo Saratxaga buru den NER taldeak jaialdia antolatu du igande honetan Tolosako Leidor aretoan, dirua bildu asmoz. Horren berri eman digu Mikel Agirre antolatzaileak. Horrez gainera, San Filippo sindromea duen Oier Iribarrenen amarekin, Izaskun Aizpuruarekin ere hitz egin dugu. Kutxabanken kontu korronte zenbaki bat ere zabaldu dute ekarpenak jasotzeko: 2095 0028 8091 133 98 728

Errekaleor auzoa, alternatiben adibide

Espekulazioaren ondorioz fantasma bihurtu den auzo bati nola bizia eman, hori erakutsi du ikasle talde batek Gasteizko Errekaleor auzoan. Gasteizko udalak, espropiazio prozesu bat hasi zuen eta ondorioz, auzo “fantasma” bihurtu zen Errekaleor auzoa. Krisia dela-eta ez da bertan eraikitzerik izan eta etxeak ez dira bota, bertan jarraitzen dute hutsik. Honen aurrean, ikasle talde batek zenbait etxe okupatu zituen 2013ko udan eta auzoari bizia eman diote. Nahia Aboiliz ikasle eta bertako bizilagunarekin hitz egin dugu.

Ezagutzen al duzu Arrakala proiektu berria?

Topatu.info gazte proiektu komunikatiboak eta Bilgune Feministak elkarlanean Arrakala proiektua jarri dute martxan heteroarauean zirrikituak sortu asmoz. Proiektuan buru-belarri lanean ari den Maddi Ane Txoperenak azaldu digu zertan datzan.

Araban dagoen oposizioa Euskal Herri osora zabaldu nahi dute Fracking-aren kontrakoek

Fracking-a debekatzeko Ekimen Legegile Herritarra aurkeztu ahal izateko sinadura bilketak aurrera segitzen du. Martxoaren 20ean ekin zioten kanpainari eta uztailera arteko epea dute 30.000 dinadura biltzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Kanpaina beraz, hasi besterik ez da egin eta gaur, Frackng Ez! plataformako Mikel Otero elkarrizketatu dugu.