Jule Goikoetxea Demokrazian sakontzeko beharrezkoa du nazio batek Estatua eraikitzea
Category Archives: Berriak eta analisiak
Mor More zuzeneko akustikoan
“Izuak eta suak” bere lehen diskoa aurkeztu digu Mor More hirukote zarauztarrak gaur goizean. Andrea Lopetegi eta Jone Azkoaga gitarra akustikoan eta Lierni Atxukarro perkusioan. Zuzenean eta aurrez aurre ikusteko aukera ere izango da bihar, apirilak 25, Zarauzko Zine Modelon eta apirilaren 30ean Oiartzunen. Informazio guztia http://mormore.bandcamp.com/ topa daiteke.
Nafarroaren eguna, jaia eta aldarrikapena
35 urte dira Basaizea elkarteak lehen Nafarroaren Eguna antolatu zuela Baigorrin. Ordutik, urteroko hitzordu garrantzitsua bihurtu da Nafarroa Behera zein Nafarroa Garaiko herritarrentzat baina baita Euskal Herri osotik bertaratzen diren ehunka herritarrentzat ere. Etorkizunari baikortasunez begiratzeko arrazoiez gainera, kezkatzeko motiboak ere aipatu dizkigu Basaizea elkarteko Ihintza Bidartek.
Xabier Mendiguren Gatazka iturri baino aberastasun bihurtu behar dugu aniztasuna
Xabier Mendiguren Gatazka iturri baino aberastasun bihurtu behar dugu aniztasuna
Gaur Urdiñarbera iritsiko da Bertsokleta!
Gaur Urdiñarbera iritsiko da Bertsokleta!
Eva Aranguren Bildu Ignacio Poloren kasuak UPNren jautxokeria islatzen du
Eva Aranguren Bildu Ignacio Poloren kasuak UPNren jautxokeria islatzen du
Ander Lipus Euskarazko teatroa nola sentitzen dugun azaleratuko dugu
Ander Lipus Euskarazko teatroa nola sentitzen dugun azaleratuko dugu
Militantziarako eta borrokarako grina indartu dute Burutakzio topaketek
Amaitu dira Altsasuko Burutakzio topaketak eta gaur, hauen balorazioa egin dugu Ernai-ko Maialen Etxeberria eta Aitzinako Koldo Etxegarai gazteekin. Biek, Altsasuko gazte topaketen balorazio “oso baikorra” egin dute eta militantziarako eta borrokarako grina indartu dutela nabarmendu dute, besteak beste.
Gaizka Azketa [Ikasle Abertzaleak]: “Beldur digutelako beldurrarazi nahi gaituzte”
Ikasle Abertzaleak antolakundeko bi kidek salaketa judiziala jarri dute Guardi Zibilaren eskutik jasandako eraso eta jazarpena medio eta atzo, salaketa horren berri emateko prentsaurrekoa eskaini zuten. Agerraldian hainbat eragileren babesa jaso zuen IAk. Gaur, salaketa horren inguruko xehetasunak ezagutzeko, IAko Gaizka Azketa elkarrizketatu dugu Kalegorrian.
Onintza Enbeita [Amaiur]: “Marokok ez du lekukorik nahi eta horregatik kanporatu gaituzte Saharatik”
Atzo, Saharako Mendebaldeko emakumeekin batzartzera eta haiei elkartasuna adieraztera zihoazen hiru pertsona kanporatu zituen Marokoko poliziak lurralde okupatuetatik. El Aaiungo aireportutik hain zuzen. Kanporaturiko hiru emakumeen artean dago Onintza Enbeita diputatua eta gaur berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.