Askapena eragile internazionalistak eta Ahaztuak elkarteak elkarretaratzea antolatu dute gaur arratsalderako Bilboko Arriaga plazan “Nazi-faxismorik ez. Ez Ukranian, ez inon” lelopean. Deialdi honen inguruan galdetu diogu Martxelo Alvarez, Ahaztuak-eko kideari.
Category Archives: Berriak eta analisiak
Osasun publikoaren pribatizazioa
Gero eta gehiago dira osasun publikoa pribatizatzeko edota zerbitzuak murrizteko ematen ari diren urratsak gurean. Hain zuzen, hori salatzeko manifestazioa deitu du bihar Iruñean Nafarroako Osasunaren Plataformak ( Munduko Medikuak, ELA, LAB, CGT) eta hainbat udalen, bereziki, landa guneetako udalen babesa ere izango du. Aoizko alkate Unai Lakorekin hitz egin dugu eta baita LABeko osasungintzako arduradun Leire Garrorekin ere Hego Euskal Herriko argazki orokorra egiteko.
Elkarretaratze faxistari aurre egiteko deia luzatu dute Erronkariko bizilagunek
Iganderako, Hispania Verde taldeak, MSR mugimendu faxistaren adar “ekologistak”, elkarretaratzea deitu du Erronkarin. Pirineotan hartza sartzeko aitzakiarekin antolatu dute protesta eta horri aurre egiteko eta “faxismoari ez” esateko, Erronkariko bizilagunak elkarretaratzea deitu dute goizeko 11tan, Hispania verde taldeak deituriko elkarretaratzea baino ordubete lehenago. Honetaz guztiaz hitz egin dugu gaur, Izabako bizilaguna den Ikerrekin.
Garbiñe Petriati Behatokia Erakunde publikoek ez dituzte euskaldunen eskubideak errespetatzen
Garbiñe Petriati Behatokia Erakunde publikoek ez dituzte euskaldunen eskubideak errespetatzen
Oskar Estanga hitzarekin jolasean
Oskar Estanga hitzarekin jolasean
Errepresaliatuen alde Lasterbidean
Bigarren urtez segidan egingo da Lasterbidean ekimena errepresaliatuen eta euren gertukoen eskubideen alde. Maiatzaren 18an egin dute hitzordua Larrabetzun. Kamixeta gorriak jantzi, zapatilak lotu eta elkartasun lasterketa honetan parte hartzeko deia egin digu Igor Ibargurenek.
Hartzea Lopez Gatuzainek jarraituko du lan politikoa egiten
Hartzea Lopez: Gatuzainek jarraituko du lan politikoa egiten
Heladio Leturiondo
Goizean goizetik, Zestoako TS Fundiciones lantegiaren okupazioaz hitz egin dugu eta okupazioan parte hartzen ari diren langileekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hemen, Maite Bidarte lankideak 60 urte dituen Heladio Leturiondori egindako elkarrizketa.
Ion Basurko: Borrokak ematen duen poza ikusten dut teilatu gainetik
Ion Basurko, TS Fundiciones enpresako langilearekin hitz egin dugu, aurrera daramaten protestaren inguruan gehiago jakiteko.
Dagoeneko martxan den .eus domeinuaren inguruan solastu dugu Iratxe Esnaolarekin
PuntuEus Fundazioak prentsaurrekoa eskainiko zuen larunbatean, .eus domeinuak eskuratzeko eta erabiltzeko egongo diren faseak azaltzeko helburuarekin. Agerraldian gogorarazi zutenez, .eus domeinua abian da jada, eta joan den apirilaren 15ean sarean ikusi ahal izan zen domeinua erabiltzen duen aurreneko webgunea: Domeinuak.eus. Honetaz guztiaz hitz egin dugu Iratxe Esnaola informatikariarekin.