Eibar, munstro handien artean

Alavesi 1-0 irabazi ostean, Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igo da Eibar. Europako liga handietako talde gehienak hiri handietakoak dira baina 27.000 biztanleko Eibar bezalako herriak eta Ipurua bezalako zelai txikiak munstro handien tartean sartzea lortu du. Zuzenean zoriondu nahi izan dugu taldea eta Mikel Arruabarrena jokalariarekin hitz egin dugu.

Olatukoop, ekonomia sozial eta eraldatzailea saretuz

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute Olatukoop sarea. Momentuz, 14 talde edo komunitate batu dira (EHNE Bizkaia, Talaios, Koop57, Sorginetxe, Sakantzen Sarea…) baina oinarri bezala jarri dituzten printzipioekin bat egiten duen proiektu orori zabaldu nahi diote atea. Euskal Herriak olatu kooperatibo berria behar duela uste dute. Talaios-eko Gorka Juliorekin eta Koop57-ko Liher Gonzalezekin hitz egin dugu.

Musikazuzenean ataria zerbitzuak zabaltzen

Euskal Herriko musika talde, areto, kolektibo, gaztetxe eta musika eragileei bideraturiko KOMUNITATEA atala sortu du musikazuzenean atariak. Horrela, bitarteko berriak eskainiz emanaldien berri luze eta zabal emateko. Egitasmoak aurrera egiteko ordea, sostengu ekonomikoa behar du eta harpidetza kanpaina berria ere martxan dute. Koldo Otamendik eman dizkigu xehetasunak.

BENAN mendia arnas

Benantxio Irureta mendizale aizarnarraren omenez Xumar Altzugaraik egindako dokumentala da “Benan, mendia arnas”. Benantxiok mendia bizitzeko, gozatzeko eta trasmititzeko zuen modu berezia jaso dute dokumentalean Estitxu Fernandezek haren gertukoei egindako elkarrizketekin. Benantxio gertutik ezagutzeko aukera izan zuen Mikel Arregirekin eta Xumar Altzugarairekin hitz egin dugu.

Josu Juaristi: Dagozkigun eskubideak defendatuko ditugu. Bake prozesuan inplikazioa, baita eraldaketa soziala.

Lehen balorazioa jaso nahi izan dugu Josu Juaristiren eskutik. Pozik EHBilduren europarlamentaria.

Eguzki Urteaga: IEH Soud-Ouest barrutian sartzen da. Ez dago ia aukerarik eserlekuak lortzeko, aliantzak ez badira egiten

Eguzki Urteagarekin ipar euskal herriko datuak aipatu ditugu, esan digunez “FNk jakin du herritarrengana iristen, PSk ez du lortu Vallsekin hauteslego popularra erakartzea.”

Igor San Jose (ELA): Diru kutxa publikoari iruzur handiena sortzen dion obra da AHT

Asko dira Abiadura Handiko Trena susmopean jartzeko azken aldian ezagutu ditugun irregulartasunak (Isolux Corsan enpresaren iruzurra, Zaratamoko zubiaren eraikuntza, lan istripuak…). Obra horretan lanean dabiltzan langileen lan baldintza kaxkarrak gehitu behar zaizkie horiei. Hainbat salaketa jarriak ditu ELA sindikatuak baina Jaurlaritzatik entzungor egiten dutela salatu du Igor San Jose ELAko eraikuntza arduradunak. Urkulluren gobernuak Lopezenak baino jokabide ilunagoa duela adierazi du, eta tartean arrazoi politikoak aipatu dizkigu.

EH Bildu-ko hautagai gazteei elkarrizketa

Igandean izango diren hauteskundeei begira jarri gaurko Kalegorrian saioan. Oro har, gazteriak urruti xamar sentitzen ditu instituzioak eta are gehiago, Europakoak. Abiapuntu hori oinarri hartuta, EH Bildu-ko bi hautagai gazte elkarrizketatu ditugu, Ikoitz Arrese eta Garazi Ladiano.

Apaiziartzako proiektu kolektiboa mehatxupean dagoela salatu dute

Bi urte eta erdi pasa dira Gantxurizketako (Lezo) Apaiziartzako proiektua martxan jarri zenetik eta orduz geroztik, Oarsoalde mailan nekazaritza ekologikoan oinarritutako kontsumo sare bat sortzea lortu dute, besteak beste. Azken boladan pairatu dituzten mehatxuen eta erasoen ondorioz baina, proiektu kolektiboa kolokan dago. Egoera zertan den kontatu digu Iosu Pikabeak.

Gazteak eta ekintzaileak

Bat baino gehiago dira lanpostu batetarako deiaren zain etxean geratu beharrean euren egitasmo, proiektu edo enpresa propioa martxan jarri duten gazteak gurean, “gazte ekintzaile” bezala ezagunagoak. Horietako birekin hitz egin dugu gaurkoan: IGkarratu arkitektura estudioko Itziar Gorosabelekin eta Junior Enpresen Euskal Federazioko lehendakari eta informatika enpresa bat montatzen ari den Gorka Maiztegirekin.