Sei egun besterik ez dira falta Iruñea eta Durango lotuko dituen giza-katerako eta testuinguru horretan, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak herri eta auzo desberdinetan lortu duen arrakasta neurtzeko termometroa jarri dugu gaur Kalegorrian saioan. Zehazki, Lesakara (Amaia Eneterriaga), Portugaletera (Jon Ander Otxoa) eta Donostiara (Alberto Silva) jo dugu.
Category Archives: Berriak eta analisiak
Petti Musikak poztasunak eman dizkit, musika egiteko gaiek akaso ez hainbeste
Petti Musikak poztasunak eman dizkit, musika egiteko gaiek akaso ez hainbeste
Petti Musikak poztasunak eman dizkit, musika egiteko gaiek akaso ez hainbeste
Petti Musikak poztasunak eman dizkit, musika egiteko gaiek akaso ez hainbeste
Petti:” Musikak poztasunak eman dizkit, musika egiteko gaiek akaso ez hainbeste”
Juan Luis Perez “Petti” musikari beratarra disko berria grabatzen ari da. Ekainean kaleratuko du 4-5 abestiz osatutako aurrerapena, urte amaieran lan luzeago bat kaleratzeko. Gurean izan dugu primizian eta disko berriko bi kantu jo dizkigu, Harkaitz Canok idatzitako “Suerteren bluesa” eta “Erramurik gabeko gauak”, azken hau singlea izango dena. Leonard Cohen-en The Partizen kantuaren bertsio zoragarria ere jo digu.
Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea]: Estetika gure seme-alaben etorkizuna baino garrantzitsuagoa al da
Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea]: Estetika gure seme-alaben etorkizuna baino garrantzitsuagoa al da
Euskalerria Irratiarekin elkartasunez, Ene Kantak egitasmoak DVD berria osatu du
Ene Kantak ekimenak Euskalerria Irratiaren aldeko DVDa grabatu du eta orain 1000 erosle behar dituzte proiektuak argia ikus dezan. Haurrentzako 21 kanta eta beste horrenbeste bideoklip biltzen dira DVDan eta luxuzko kolaborazioak izan dituzte: Fermin Muguruza, Manolo Garcia, Ruper Ordorika, El Drogas, Mikel Urdangarin, Marea-ko Kutxi Romero… Egitasmo honen bultzatzaileetako batekin, Nerea Urbizurekin hitz egin dugu guk.
Gure Esku Dago-ren festa igandean, Hernaniko Galaretan
Asteburu hau ere erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenez lepo dator eta horietako bat da iganderako Hernaniko Galarreta pilotalekuan antolatu dutena. Enpresari, artista, kirolari eta norbanako askoren eskuzabaltasunari esker egingo da igandekoa. Guk, festa antolatzen buru-belarri dabilen Joxe Mari Barrenetxea, erremontista ohia eta enpresaria elkarrizketatu dugu.
Tximeleta taldea, aldarrikapena eta dantza jai giroan uztartuz
2001ean plazaz plazako bidea ekin zion Tximeleta musika taldeak bere lehen diskoa kaleratu du: “mugitu!”. Aurrez grabatutako 4 abestiz gain, beste 6 bildu dituzte eta guztien letrak hainbat bertsolarik egin dituzte. Mikel Mundiñano “Zato”k (trikitixa eta ahotsa) eman dizkigu xehetasunak.
Mundumira gurean ditugun kulturei begira
Urtebeteko etenaldiaren ondoren bueltan da Mundumira, munduko kulturen jaia. Arrasateko kale eta plazak munduko kulturen bilgune bihurtuko dira ostiraletik igandera bitartean. Jaialdiaren ikur nagusi musika izango den arren (Kiko Veneno, Betagarri, Joseba Irazoki…) bestelako ikuskizun, txango eta kirol erakustaldiz gozatzeko aukera izango da. Hektor Ortega Sua argitaletxeko kideak eman dizkigu xehetasunak.
Barakaldoko udaletxe atarian akanpatuta, miseriara kondenatzen dituztela salatzeko
Barakaldoko hainbat eragile sozialek ohartarazi dutenaren arabera, krisia hasi zenetik Udalak diru-laguntza sozialak ikaragarri murriztu ditu eta horen ondorioz, geroz eta gehiago dira kalegorrian geratzen ari diren familiak. Gaur, familia horietako batzuk protesta ikusgarria egin dute Barakaldo udaletxe atarian akanpatuz. Udalak “kalegorian” uzten dituela salatu dute.