LABen protesta Adegiren egoitzan

Adegi patronala negoziazio kolektiboa blokeatzen ari dela salatzeko protesta ekimena egin du gaur goizean LAB sindikatuak, Adegiren egoitzara sartu dira hainbat lagun eta ertzaintzak bertatik atera ditu. Protestan parte hartu duen Garbiñe Aranburuk eman digu bertako lekukotza.

Maite Idirin eta Xabier Amuriza ohorezko euskaltzain

Euskaltzaindiak Ohorezko hamabi euskaltzain izendatu ditu berriki eta horien artean dira Xabier Amuriza eta Maite Idirin gure kolaboratzailea, “Klasikoak” musika saioko gidaria. Biekin hitz egin dugu bai euskalgintzaz, akademia eta herri mugimenduen arteko uztarketaz eta baita euren ibilbideaz ere.

Nazioen Munduan dago sorrera

Atzoko giza katea ulertzeko denboran atzera begira jarri gara. Izan ere, 2007an hasi ziren Gipuzkoako Idiazabalen erabakitzeko eskubidearen bueltan lanean sentsibilitate ezberdinetako herritarrak Nazioen Mundua deitu zioten ekimenean. Bertako partaide batekin, Eider Alustizarekin, hitz egin dugu.

Giza katearen bi muturretatik

Durangoko 0 km-an egon zen Anboto hedabideko Markel Onaindiak eta Iruñako 123 km inguruan ibili zen Argiako Gorka Bereziartuak ikusi eta bizitutakoa kontatu digute giza katearen biharamunean.

Mario Zubiaga [EHUko irakaslea]

Zergatik piztu du hainbesteko ilusioa Gure Esku Dago dinamikak euskal jendartean? Zergatik izan da hain arrakastatsua erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katea? Atzoko ekimen erraldoiaren inguruko hausnarketa egin dugu EHUko irakasle Mario Zubiagarekin.

Eider Rodriguez: “Ustez neutroak diren objektuen atzean genero arazoak daude”

“Neutralitatea neutralizatzen” jardunaldiak egiten ari dira gaur EHUko Donostiako magisteritza fakultatean. Izenek, objektuek eta hitzek sexu genero sistemaren baitan duten eragina aztertuko dute Idurre Eskisabelek, Uxe Alberdik, Zaloa Basabek eta Eider Rodriguezek. Azken honek eman dizkigu bere atalaren xehetasunak, Basaberekin batera eskainiko duen “Ilargian ez da emakumerik egon: objektu mutuen testigantza feminista” ekimenaren bueltan. Ustez neutro diren objetuen atzean ezkutatzen diren genero arazoak azaleraziko dituzte hausnarketa, umorea eta praktikaren bidez.

Asteburu honetan Gasteizen, liburu eta eztabaida antiautoritarien II. topaketak ospatuko dira

Arabako hiriburuan izango dira jardunaldi hauen inguruan eta Euskal Herriko mugimendu autonomoaren inguruan solastu dugu gaur, Jorge Moneo gasteiztarrarekin.

Kontakizun ofizialetik kanpo geratzen diren gertakizun ugari daude Juan Carlos Borboikoaren biografian

Francisco Franco diktadorearen oinordekoa da Juan Carlos I. Borboikoa, 39 urtetan Espainiako Estatu buru eta armada buru izandakoa. Bere seme Felipe Borboikoaren esku utziko du orain Espainiako estatuburutza eta bere ibilbideari begira jarri nahi izan dugu Iñaki Egaña historialariaren eskutik. Donostiako Miramar jauregian jasotako formazioa, anaiaren heriotzarekin izan dezakeen lotura edota Euskal Herriara egindako bisitak ekarri ditugu gogora.

Igandeko giza-kateari begira ohar eta gomendio ugari eman dizkigute Gure Esku Dago ekimeneko kideek

Igandeko giza-katea ongi atera dadin antolaketa maila handia behar da eta guztia ondo kudeatzea ere beharrezkoa da. Zentzu horrean, antolatzaileek hainbat gomendio eta ohar zabaldu dituzte egunotan. Horien ingururan solastu dugu Gure Esku Dago ekimeneko Ainhoa Mendibilekin.