Maritxu Paulus Basurko Fernandez Iradiren abokatua: Deliberoa kontraesankorra da. Eritasuna larria dela aitortu eta suspentsioa onartzen diote, baina hori egiteko baldintza zailak jartzen dituzte

Parisko auzitegiak Ibon Fernandez Iradik pairatzen duen esklerosi anizkoitza dela eta, defentsak eskatutako zigor suspentsioaren epaia atera du. Bertan onartzen da gaixotasuna kartzelarekin ez dela konpatiblea. Baina askatasuna lortzeko baldintzak ezartzen zaizkio presoari. Batetik, Estatu Frantsesean bizitzeko debekua kentzea, eta bestetik Pirinio Atlantikoetatik kanpo bizitzea. Lehen baldintza hori beste auzitegi batek erabaki behar du. Baliteke ezezkoa ematea auzitegi horrek, eta hori horrela, gaurko ebazpenak balioa galduko luke. Baldintza horiek ikusita, sententzia bera kontraesankorra da Maritxu Paulus Basurko abokatuarentzat. Gainera honek Fernandez Iradiren askatasuna gutxienez urtebete luza dezakeela ohartarazi du. Noski, pairatzen duen gaixotasuna dela eta, denbora guzti honek zuzenean eragingo dio Lasartearraren osasun egoerari.

Euskal Herriko mugimendu feministaren ordezkaritza bat EITBko zuzendaritzarekin bilduko da datorren astean

Euskal Herriko mugimendu feministaren ordezkaritza bat EITBko zuzendaritzarekin bilduko da datorren astean

Amaia Aseginolaza Frankismoko errepresioa azaleratzeko ausardiak motibatu nau

Amaia Aseginolaza Frankismoko errepresioa azaleratzeko ausardiak motibatu nau

Manueltxo Goitia: “Ez dut hitzik Uruguay-ko herritarrek eman ziguten elkartasuna deskribatzeko

20 urte beteko direlako aurten Filtro-ko gertaerak izan zirenetik eta hori oroitzeko, egun osoko egitaraua prestatu du Askapenak larunbaterako Oñatin. Guk, Kalegorrian saioan, elkartasun hori lehen pertsonan jaso zuen Manueltxo Goitiarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaurkoan eta esker oneko hitzak besterik ez ditu izan Uruguay-ko herriarentzat.

Xabi Zabala Pailazoen mundua orkestraren bidez zabaltzea oso polita izaten ari da

Xabi Zabala Pailazoen mundua orkestraren bidez zabaltzea oso polita izaten ari da

Xabi Zabala: “Pailazoen mundua orkestraren bidez zabaltzea oso polita izaten ari da”

25. urteurrena ospatzeko orain bi urte Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kaleratu zuten “Sentitu, pentsatu, ekin!” diskoa zuzeneko kontzertuetan aurkezten ari dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Xabier Zabala da kantu askoren egilea eta orkestrarako moldaketak egin dituena, baita zuzenekoetan orkestra gidatzen ari dena ere. Berarekin hitz egingo dugu. Gaur Iruñeako Baluarten izango dira eta ostiralean Donostiako Kursaalen.

Iñaki Uriari elkarrizketa Egunkaria-ren auzi ekonomikoaren harira

Atzo ezagutu genuen fiskaltzaren helegiteak sufrimendua luzatu besterik ez duela egiten salatu du gaur, Info7 Irratian, Iñaki Uria auziperatuak. Gogoratu, Gipuzkoako Fiskaltzak Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ixtearen aurkako apelazio helegitea aurkeztu duela. Atzo eguerdi partean ezagutu genuen erabakia eta gaur, Iñaki Uriarekin baloratu dugu kalegorrian saioan.

Ekaitz Astiz (Goienetxe Anaiak)

Rap elektroniko doinuekin dator Goienetxe Anaiak taldea “Lekuz estu” bere azken lanarekin. ZKHren hitz eta rapeoak DJ Biguriren estilo ezberdinetako baseekin nahasiz sortutako emaitza da. Etxean egindako lana da eta euren web orritik jaitsi daitekeena, batik bat, zuzenekoetarako prestatu duten lana. Ekaitz Astiz abeslariak eta taldeko letra egileak eman dizkigu xehetasunak. A capella ere kantatu digu letra bat. Eskerrik asko!

Ekaitz Astiz (Goienetxe Anaiak): “Jarrerak eta zuzenekoek hartuko dute garrantzia lan berrian”

Ekaitz Astiz (Goienetxe Anaiak): “Jarrerak eta zuzenekoek hartuko dute garrantzia lan berrian”