Fracking-aren kontrako mugimenduak sinadura bilketa ibiltaria abiatuko du astelehenean

Fracking-aren kontrako mugimenduak sinadura bilketa ibiltaria abiatuko du astelehenean

EHZ jaialdi herrikoien eredu

Bihar hasi eta igandea bitarte luzatuko da Euskal Herria Zuzenean festibala Lekornen. Hiru egunez musika, gogoeta eta bestelako hamaika ekimen barnebilduko dituen festibala. 19 urte hauetan esperientzia hainbat bildu dituzte eta eredu ere bilakatu da Euskal Herriko beste hainbat hitzordu herrikoientzat. Enpresa edo marka pribaturik atzean ez duen festibala, herritar sare zabalak aurrera ateratzen duena eta jasangarritasuna edota bertako ekonomiaren defentsa praktikan jartzen dituena. Eneko Etxegarai eta Loretxu Bergouignan antolatzaileekin hitz egin dugu.

Lorea Bilbao TAT Tamalez tortura eta inkomunikazioa ez da iraganeko kontua

Lorea Bilbao TAT Tamalez tortura eta inkomunikazioa ez da iraganeko kontua

Izaskun Abaigar Etxerat Pilotakadaz Pilotakada preso eta iheslarien egoera lantzeko ekimen arrakastatsua izan da

Izaskun Abaigar Etxerat Pilotakadaz Pilotakada preso eta iheslarien egoera lantzeko ekimen arrakastatsua izan da

Sexu aniztasuna aldarrikapen eta ospakizun

Aldarrikapena eta festa uztartuko dira ekainaren 28an, larunbata, Sexu Askapenaren Nazioarteko egunean. Krisi garaiotan eta eremu sozialean indar eskuindarrak egiten ari diren atzerapausoen aurrean jarrera homofoboak nagusitzen ari direla salatu dute hainbat eragilek. Horren aurrean, heteroarautik kanpo kokatzen diren sexualitate eta bizitza eredu askeak aldarrikatu eta ikustarazteko beharra nabarmentzen dute. Medeak taldeko Kattalin Minerrekin eta Nafarroako EHGAM eta E28ko plataformako Xabi Sanchezekin egin dugu gogoeta.

Auzolanean edozer dute posible Donostiako Piratek

Uztailaren 9an jai herrikoien aldeko “Edozer dugu posible” eguna ospatuko dute Donostiako Piratek. Eguneko izarra, dudarik gabe, Manu Chao abeslaria izango da, baina berarekin batera egun osoko egitaraua prestatu dute Piratek. Horretaz guztiaz hitz egin dugu, Mireia Mochales eta Batiste Ezeizarekin.

Ez galdu Obaba Fest

Info7 irratian “Obabako Testiguak” saioa egiten duten lagunek Obaba Fest jaia antolatu dute uztailaren 3an Donostiako Doka Kafe Antzokian. Horrela, amaiera eman nahi diote arrakasta handia izan duen saioari, baita kulturaren jiran dabiltzan lagunen topaleku bihurtu ere gau horretan kafe antzokia. Oso Fan, Xabier Montoia, Perlak eta Las Tea Party Dj´s taldeek joko dute. Kepa Matxain eta Danele Sarriugartek eman dizkigute xehetasunak.

Legazpi ondare industria

Espainiako eta Euskal Herriko 100 elementurekin batera Legazpi ondare industrial izendatu dute. Legazpiren kasuan gainera, herri osoa izendatu dute ondare industrial gisa. Berezitasun hori kontutan izanda, azken urtean ondarea babesteko plan berezia garatzen aritu da udala, besteak beste, “Langile etxebizitzetatik babes ofizialeko etxebizitzetara” egitasmoa, berriki Madrilen aurkeztu dutena. Kepa Urzelai alkateak eman dizkigu xehetasunak.

Ainara Ladron [#28akLibre ]: “40 gazte independentisten absoluzioaren ostean, logikoena gure kontrako epaiketa ez egitea litzateke”

Beste 28 gazte independentista epaituak izango dira Madrilen irailetik aurrera. Aurreko 40en kasuan bezalaxe, kartzela, inkomunikazioa eta torturapean ateratako deklarazioetan oinarritutako akusazioak daude. Haietako batekin, Ainara Ladronekin hitz egin dugu gaur.