Ipar Euskal Herrian hedabide berri bat sortzera doaz, baina lehenago herritarren sustengua bildu nahi dute

Euskal Herriko Kazeta egunkariaren itxierak hutsune nabarmena utzi du ipar Euskal Herriko panorama komunikatiboan eta hutsune hori betetzera dator hain zuzen, Euskal Herriko Kazeta egunkariko kazetari talde batek datorren udazkenetik aurrera martxan jarri nahi duen hedabide berria. Proiektu berri hau zertan den jakiteko Goizeder Taberna kazetaria elkarrizketatu dugu gaur Kalegorrian saioan.

Ametsen liburua

Ehunka gizon eta emakumeren amets eta sentimenduak bildu nahi ditu Donostiako Astero argitaletxeak, zehazki, euskal preso politiko, preso ohi eta iheslari eta iheslari ohienak. Jasotako ekarpen literario eta artistikoekin “Ametsen liburua” kaleratu nahi dute udazken partean. Horretarako, hainbat eskutitz igorri dituzte eta dagoeneko zenbait erantzun ere jaso dituzte. Asteroko langile eta preso ohi Jokin Urainek eman dizkigu xehetasunak.

Zeanuriko Xorokil-go harrobiak eztabaida bizia piztu du herritarren artean

Pasa den aprilaren 30ean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Cantera de Zeanuri SL-k, Xorokil harrobiaren erauzketea eta ustiapena egiteko lizentzia eskatu zuela argitaratu zenetik, gaia pil-pilean da Arratia inguruan. Hori dela eta, proiektu honen kontra dagoen Arratia Bizirik! ekimeneko Edurne Altzusterekin hitz egin dugu gaur eta harrobiaren kontrako arrazoiak laburbildu dizkigu.

Gazte marokoar batekin hitz egingo dugu, batxilergoa euskaraz atera duena

Gazte marokoar batekin hitz egingo dugu, batxilergoa euskaraz atera du

Donostiako Piratek 500 bolondresen laguntza izan dute gaurko “Edozer dugu posible” eguna antolatzeko

Donostiako Piratek 500 bolondresen laguntza izan dute gaurko “Edozer dugu posible” eguna antolatzeko

Pirata anitzen Donostia

“Edozer dugu posible” leloa duen herri jaien aldeko eguna antolatu dute biharko Donostiako Piratek hainbat eragile eta herritarrekin elkarlanean. Horietako bat da Goyeneche Fundazioa, adimen urritasuna duten lagunekin lan egiten duena. Prestaketa lanetan harrapatu ditugu, auzolanean ari diren herritarrentzat bazkaria prestatzen zehazki. Adimen urritasuna duten lagunek ere festa honetan parte hartzeak duen garrantzia nabarmendu digu fundazioko Maria Muñozek.

Mercadona ereduaren aurka

Mercadona saltoki handia gero eta presentzia handiagoa izaten ari da gure herrian. Iaz ireki zen lehendabizikoa Antsoainen eta datozen sei urtetan 45 supermerkatu zabaldu nahi dituzte Euskal Herrian. Saltoki handi honek ordezkatzen eta bultzatzen duen ereduarekin ados ez eta tokian tokiko bizilagunak mobilizatzen hasi dira. Guk Barañainera eta Sestaora jo dugu. Barañaingo Aitziber Larrearekin eta Sestaoko Iñaki Dominguezekin hitz egin dugu.

Errekaldeko Etxarri gaztetxea txukuntzen segitzen dute gazteek

Pasa den ostegunean, uztailaren 4ean, Bilboko Errekalde auzoko gazte talde batek eraikin berri bat okupatu zuen. “Etxarri” izena jarri diote gaztetxe berriari eta uda osoa gune autogestionatu berria txukuntzen igaroko dute Gazte Asanbladako kideek. Gaur, gaztetxeko kide batekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.