Sozialdemokrazia, eskuin muturra…ze erronka ditu ezkerrak Europan?

Galdera horri erantzunez jarri gara Samara Velte Berriako kazetariarekin, Alemaniatik abiatuta. Iheslarien auzian zergatik ari da eskuineragoko bidea hartzen Angela Merkelen DCU alderdia? Europako ezkerrari dagokionean berriz, nola izan sozialdemokraziaren alternatiba? Eta eskuin muturraren aurrean zer egin?

1000 gazte inguruk izen eman dute Gazteraiki topaketetan

Gazteraiki Euskal Herriko Gazte Mugimenduen topaketak izango dira asteburuan Barañainen. Ostiralean hasi eta igandean amaituko dira. Antolatzaileek autogestioa lanabes duten edota izan nahi duten gazte guztiei topaketetan parte hartzeko deia luzatu diete.

“Globalizazioaren aurrean, independentzia ezinbestekoa da Euskal Herriarentzat”

Espainiako Konstituzioa ospatu ordez, Independentistak sareak “Euskal Estatu demokratiko eta soziala, eta geure Konstituzio propioa aldarrikatzeko” manifestazioa deitu du gaur eguerdirako. Martxa independentista 12:30ean Landako gunetik abiatu eta Santa Ana Plazan bukatuko da. Bertan egingo da amaiera ekitaldia.

Fidel Castroren irudi ikonikotik eskapo

Gari Garaialde argazkilariak Fidel Castroren 3 irudi ekarri dizkigu gaur #astekoargazkia atalera. Alberto Korda argazkilariaren eta Enrique Menesesen lanak izan ditu aipagai. Korda da Ernesto Che Guevararen argazki famatuaren egilea, eta bere liburuan ere agertzen dira Cubako iraultzako dozenaka argazki. Meneses kazetaria zen, eta bera izan zen Sierra Maestran, iraultzaileekin, lau hilabetez bizitu zen argazkilari bakarra. 1956ko abenduan, Fidel Castrok zuzentzen zuen gerrilari taldeak bertan hasi zuen iraultza Batista diktaduraren kontra.

Espetxeratuen senideak “Eskerrak eman nahi dizkiogu Altsasuko herriari”

Espetxeratuak izan diren gazteen senideekin izan gara gaur Altsasuko Ioarta Kultur Etxean jarritako estudioan. Oihan Arzazen aita Koldorekin, eta Adur Ramirez de Aldaren aita Anttonekin hitz egin dugu gertatutako guztiaz.

“Sarri Euskal Herrian bizi da”

Joseba Sarrionandiari elkarrizketa egin eta lau haizetara zabaldu diren argazkiak atera dizkio Jose Goitiak. Egunkari ezberdinetan argitaratu den elkarrizketarekin, eta bere argazkia zabaltzeko erabili duten moduagatik Sarri kontent gelditu dela azaldu digu, eta espero duelako modu honetan “bakean” utziko dutela.

“Aitzolen egoera hain da larria, preso bat ez, bi jarri dizkiotela ziegan. Preso gaixoen gaia biharko uzten badugu beranduegi izango da”

Ugaitz Elizaran donostiarrak lau hilabete pasa ditu Basauriko espetxean larri gaixo dagoen Aitzol Gogorza presoarekin. “Espetxea da Aitzol gaixotasun horretan eta larritasun horrekin mantentzen duena, eta Aitzoli gerta dakiokeenaren ardura, beraiek, espetxean mantentzen dutenek izango dute”

“Ahotsa itxi nahi dute. Alarma gorria piztu beharrean gaude”

Espainiako hainbat hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info, besteak beste, Altsasuko auziari eman dioten traatera informatiboagatik. Ez da Ahotsak jasaten duen lehenengo erasoa, badakite deserosoak direla hainbatentzat. Orain euren aurkako kanpaina berriro marxtan dela uste du komunikabide naparreko Pituk eta egoera honetan harresi bat eraiki nahi dute, oraingoan komunikabidearen itxiera ekiditeko. “Helburu haundia da, baina gu partida jolasteko prest gaude, ez dugu toalla botako”, dio. Batzarra deitu dute ostegun honetarako Iruñean.

Aniztasunean erabakiz

Erabakitzeko eskubidean urrats bat gehiago emango dute igande honetan Oarsoaldean, Pasaiako badia inguratuko duen giza katea egingo dute martxoko galdetaren atariko. Ekimen honen helburua saretzea da, bai eskualdeko herriak zein herritarrak ere. Jatorri aniztasunean jarri dute indarra bereziki.

“Gazteengandik urrun egon da gure borroka eta hori aldatzea da erronka”

Euskal Herrian dagoen testuinguru berrira egokitzeko barne hausnarketa prozesu batean murgilduta dago ezker abertzale osoa. Hortxe dugu “Abian” prozesua eta horren ondorioz, orain Sortuk garatu asmo duen birfundazioa. Eta horrekin batera edo sintonian, Ernai gazte erakundeak ere bere barne prozesua abiatzeko asmoa du.