Baionako ekitaldi garrantzitsuaren atarian iritsi da ETAren azken oharra, non, dagoeneko “erakunde armagabea” dela iragarri duen. Albistea ezagutu eta berehala hitz egin dugu goizean, Kalegorrian saioan, Anais Funosas Bake Bideakeko kidearekin.
Category Archives: Berriak eta analisiak
Jone Goirizelaia: “Gure tesia jasota dago Cabacas auziko epailearen autoan”
Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuak oraindik ez du Ana Torres epailearen autoa esku artean, baina momentuz irakurri duena haintzat hartuz, positiboki baloratu du epaia, Iñigo Cabacasen senideek eskatutakoa dagoelako autoaren oinarrian.
“Garaipenaren belaunaldia garela sinetsi behar dugu eta bide horretan urratsak eman”
Larunbatean ehunka gazte elkartu ziren Erandioko Merkatu zaharrean Ernai antolakundearen II. kongresu prozesuari amaiera emateko. Urrian abiatu zuten Inurritegia bezala ezagutu den prozesua, eta 1.200dik gora gaztek hartu dute parte.
“Apirilaren 8ko ekitaldian lagun nahi duen orok horretarako aukera dauka”
Ostiralero bezala, ipar Euskal Herrko aktualitateaz solastu dute Pantxika Arrambide, Idoia Eraso eta Ihintza Arrieta kazetariek. Hasteko, apirilaren 8ra begira jarri dira eta “bakearen artisauek” Baionan deitu duten ekitaldiaz hitz egin dute. Baita Baionakoa kontraprogramatu asmoz Alderdi Popularrak bezpean antolatu duenaz ere.
Ezjakintasunez beteta datorren Brexita
Gaur jarri du martxan Brexita Britainia Handiak. Bi urteko negoziazioak abiatuko ditu orain Europar Batasunarekin. Zer negoziatuko da bertan? Zer dago jokoan Brexitarekin? Nola eragingo die herritarrei? Edinburgo eta Londonen bizi diren euskaldunen testigantzak biltzearekin batera analisia egin dugu Txente Rekondorekin.
Brexita, nazio burujabeentzako aukera
Asteazkenean jakinaraziko dio formalki Erresuma Batuko gobernuak Bruselari EB uzteko erabakia eta horrela martxan jarriko da brexita. Nola eragiten ari da hau Eskozia, Irlanda edota Gales bezalako nazioetan? Eta EBeko gainerako herrialdeetan, Alemania edota Espainian esaterako? Urtzi Urrutikoetxea ETBko nazioarteko gaietako arduradunarekin aztertu dugu.
Imanol Esnaola [Demoarso]: “Igandeko galdeketek gure kultura demokratikoa indartuko dute”
Erabakitzeko eskubidearen aldeko hiru olatu nagusi egongo dira 2017ko lehen seihilekoan. Lehendabizikoa igande honetan izango da. Tolosaldean, Oarsoaldean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun galdeketak egingo dituzte eta dagoeneko, ia guztia prest dute asteburuko hitzordurako.
Ipar Euskal Herrian ere kanpaina egingo du Le Pen-en Fronte Nazionalak
Ostiralero bezala Ipar Euskal Herriko aktualitatearen errepasoa egin dugu gaur Ihintza Arrieta kazetariaren eskutik. Besteak beste, hauteskunde presidentzialak hartu ditu hizpide Arrietak eta Le Pen-en Fronte Nazionalak ipar Euskal Herrian geroz eta babes zabalagoa duela ohartarazi du.
“Agirre lehendakariaren pare oroitu beharko litzateke Saseta”
80 urte dira Kandido Saseta Eusko Gudarostearen komandantea tropa frankistek hil zutela Arecesen, Asturiasen. Omenaldi hunkigarria egin zitzaion atzo Hondarribian, bere jaioterrian. Bertako Sasetaren Aldeko Taldeko kide Joserra Enparan pozik agertu da erakundeek ere “behar bezalako errekonozimendua egin diotelako”. Haren ekarpenaz aritu gara.
“Ibon lehoietara jaurti dute”
Bi aldiz erasotu dute Ibon Iparragirre azken egunetan. Larunbatean bisitan joandako ondarrutarrei kontatu zien bere ziegan jipoitu zutela hiru presok. Gaur berriz etxera deitzerakoan senideei kontatu dien larunbaten berriz kolpatu zutela. Gaixotasun larria izanik ere, eskaera guztiak errefusatu dituzte epaitegiek. Are gehiago, bere egoera okertu dadin Ibon “lehoietara” jaurti dutela salatu du Ion Kirruk. (Elkarrizketa honen ondoren bigarren aldiz jipoitu dutela jakinarazi digute senideek)