Iberdrolaren jarrera salatzeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk Parlamentuan

Iberdrolak giza eskubideak urratzen dituela salatzeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk, bihar, Gasteizeko Parlamentuan. Maiatzaren 19an egindako osoko bilkuran, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak “Iberdrola enpresan gertatzen ari diren prozesu judizialen inguruan” galdera luzatu zion zion Iñigo Urkullu lehendakariari. Horren ordez, Arantza Tapia sailburuak eman zuen erantzuna. Emandako erantzun hori ez-nahikoa izan zela iritzita, biharko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du koalizio soberanistak.

Larunbatean erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako “martxa nazionala” Zubietan

Errauskailuaren lanak ofizialiki inauguratu zituztenetik duela bi aste, makinek ezer gutxi aurreratu dute Zubietako lur sailean. Halere, azpiegitura honen kontrako herritar mugimendua ez dago geldi eta gaur arratsalderako auto-karabana antolatu dute. Egun potenteena ordea, larunbatekao izango da. Goizean Erraustegiaren Aurkako Eguna antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Zubietan eta arratsaldeko 16:00tarako, kasu honetan Gipuzkoa Zutikek deituta, erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako “martxa nazionala” antlatu dute.

“Hezkuntza sistema etorkizunera begira jarri beharrean, iraganari erantzuten ari da”

Rebeka Uberak azpimarratu du “gure hezkuntza sistema golpe izugarriak jasotzen” ari dela. Hezkuntza komunitatea egiten ari den mobilizazioen aurrean, “hezkuntza akordio zabal, garden eta iraunkor” bat erdiesteko helburua duen abiapuntu proposamena aurkeztu du EH Bilduk.

Zer espero dezake ipar Euskal Herriak Macronek osatu duen gobernu berriaz?

Hamabostean behin “Beti izango dugu Paris” irrati tartean egiten dugun gisara, Eguzki Urteagak ipar Euskal Herriko aktualitatea aztertu du Kalegorrian saioan.

PSOE: neoliberalismoaren alde edo kontra?

Jule Goikoetxea analista politiko eta EHUko irakaslearekin aztertu dugu PSOEko idazkari nagusi berriaren hautaketa. Goikoetxearen esanetan PSOE krisian dago, Europako sozialdemokrazia bezala, politikagintzako ardatz nagusia aldatu egin delako: Neoliberalismoa da ardatz berria eta alde edo aurka kokatu behar dira indar politikoak.

Euskal presoen egoera larriaz ohartarazteko Europako birarekin jarraitzen du Etxeratek

Danimarka eta Suediara abiatuko da bihar Etxerat Elkarteko delegazio bat eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin elkarrizketatzeko. Espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea izan da oraingoan ere bidaiaren helburua eta bereziki urraketa horien ondorioak azaldu, alegia, presoen urruntasunarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera.

Argazki odoltsuak beharrezkoak ote?

Asteko argazkiak atalean Mexikon hil berri duten Javier Valdezen gorpuaren argazkiarekin abiatu gara, Gara egunkariak aste honetan bere azalean jarri duena. Eredutzat jarri digu Jagoba Manterola Argazkipress-eko argazkilariak, izan ere, askotan morboa duten argazkietara jotzen baita. Hil dituzten kazetariei ere aipamena egin diegu.

Emmanuel Macronen garaipena aztergai, Eguzki Urteagarekin

Igandeko hauteskundeen emaitzak aztertu ditugu gaur, “Beti izango dugu Paris” irrati-tartean, Eguzki Urteagarekin. Datozen hilabeteetan Estatu frantsesean giltzarri izango diren kontuak aztertu ditugu Urteagarekin.

Kortxoenea gaztetxearen eraisketa salatzeagatik, bi gazte epaitu dituzte Donostian

Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxearen eraisketa salatzeko protestetan atxiloturiko bi gazte epaitu dituzte gaur, Gipuzkoa hiriburuan. Zehazki, Ategorrieta kalean eserialdia egiteagatik, urtebeteko espetxe zigor eskaerari aurre egin behar izan diote bi auziperatuek eta hori salatzeko elkarretaratzea egin dute goizean dozenaka lagunek epaitegi atarian.

Antton Etxeberri : “Armagabetzean parte hartzeagatik harro sentitzen naiz”

Frantziako Polizia iritsi arte, herritarrek zaindu zituzten, larunbatean, ETAren arma gordelekuak. Orotara, 172 herritarrek izan zuten ardura hori Okzitanian eta Euskal Herrian kokaturiko zortzi arma gordelekuetan.