Gaizka Sarasola “Jende guztiak badaki komisaldegietan zer gertatu den”

Gaizka Sarasola, Mattin Sarasolaren anaiak aitortu digu etxean ez zutela esperantza handiegirik Europako Giza Eskubideen Auzitegiarekiko. Azkenean, Estatu espainiarra zigortu egin dute tratu txarrak izan zirela ebatzita. Sarasolarentzat pausu bat da, espero du zerbaitetarako balioko duela, baina argi esan digu: “ez dugu tribunal baten aitortza ebazpenik behar jakiteko zer bizitu zuten”.

Podemos-Ahal dugu krisian Nafarroan: nork agintzen du hemen?

Gaurgo gogoeta honetan Nafarroako Podemosen barne krisiaz hitz egin nahi dut, botere harremanei buruzko hausnarketa egiteko aukera baliatuz. Horretarako Mala Rodriguezen kantak luzatzen duen galdera dut abiapuntu: nork agintzen du hemen?

“Lau urtetan inork ez dit aitortu buruan kolpatu ninduen ertzainak gaizki jokatu zuela”

Amalur Mendizabal hernaniarra Amaiurko senataria zen 2013. urtean. Herriraren aurkako polizia operazioaren egunean, beste herritar askorekin batera, euskal presoen abokatuen Hernaniko bulegora gerturatu zen atxilotuen egoeraz kezkatuta. Ertzain batek buruan jo zuen eta egunotan ari dira epaiketa egiten.

“Presoak hurbildu, baldintzapekoak eskuratu eta gaixoak askatu. Ia, orain, lortu behar dugu”

Estatu frantziarreko 20 espetxetan barna bira hasi dute Bagoaz, Sare eta Etxeratek. Lehen geldialdia Monst-deMarsanen egin dute, bertara joan da Euskal Herritik eragile politiko, sozial, sindikatu eta hautetsien ordezkaritza zabala. Bagoazeko ordezkari Emilie Martinekin izan gara.

“Frantziak espetxe politika aldatzea lor dezakegu. Abenduaren 9an Parisen milaka izan behar gara”

Bakearen artisauek lanean jarraitzen dute. Apirilaren 8an ETAren desarmea lortu ostean, Abenduaren 9rako ekintza handi bat ari dira prestatzen Frantziaren bihotzean, Parisen. Helburua Frantziak espetxe politika aldatzea da, horrek Espainia mugiarazteko baldintzak sor ditzakeela sinetsita. Txetx Etxeberri eta Anais Funosas bakearen artisauek Kale Gorrianen nabarmendu dute posible dela Frantzia mugiaraztea, baldintzak onak direla, hori bai, mobilizazioaren eta indar harremanen garrantzia nabarmendu dute.

“Euskal Herri antolatu eta batu baterantz abia gaitezen”

Udalbiltzako 100 hautetsi Katalunian izan ziren galdeketa egunean nazioarteko gonbidatu gisa. Luis Intxauspe presidenteak esperientzia “oso aberasgarri eta eredugarria” izan dela esan digu, “bai alde politikoan zein humanoan”. “Estatuaren inposizioaren aurrean kataluniarrak oso antolatuta, batuta eta konprometituta” ikusi ditu.. Intxauspek euskal gobernuetako kideei, alderdiei, kolore guztietako herritarrei eta hautetsiei dei egin die Euskal Herriak “bere bide propioa abiatzeko” antola daitezen.

“Presoen aldeko borrokan batez ere presoek esaten dutena errespetatu behar da”

Iker Araguas eta Iñaki Lerinek asteartean eta asteazkenean, hurrenez hurren, berreskuratu zuten askatasuna. 9 urteko espetxealdia bete du Araguasek, 2007. urtean egin zuen etxetik ihes Lerinek. ETAren borroka armatuaren behin betiko amaieraren iragarpena itsaropenez jaso zutela esan digute, EPPKren pauso eta ekarpenei babesa helarazi behar zaiela, Nafarroan eman den aldaketaz ere aritu gara, baita San Ferminak ate joka ditugun honetan dauzkaten asmoen inguruan ere.

Bortzirietan ere guztia dute prest igandeko galdeketarako

Atzo Basaburuako lagunekin egin genuen bezala, gaur goizean Bortzirietako galdeketaren prestaketan buru-belarri lanean ari den Patxi Castellorein hitz egin dugu, Kalegorrian saioan. 7000 lagun inguruk izango dute botoa emateko aukera igandeko galdeketan Bortzirietan eta Castillok azal digunez, giroa “in crescendo” doa

Anita Lopepe [EH Bai]: “Eskaintza abertzale eta ezkertiarra sendotzeko aukera dugu igandean”

Hauteskunde legegileen lehen itzulia izango da igandean ipar Euskal Herrian eta horren harira, Anita Lopepe EH Bai-ko hautagaia elkarrizketauko dugu goizean, Kalegorrian saioan.

“Esan digute Ibon bere burua hiltzen ari dela eta ez diotela inolako probarik egingo”

Hospitaleratuta egon arren, jasotzen ari den medikuntza baldintzak salatu ditu Andoni Urkizu, Iparra galdu Baik-eko kide eta Ibon Iparragirreren lagunak. Gaineratu digu Iparragirreren amari esan diotela Alta eman arte ez dietela analitiken emaitzarik emango.