Jauzia Proiektua

Jauzia Proiektuak, Euskal Herriko gatazkan engaiatu ziren frantses nazionalitateko pertsonen bizipenak islatzen ditu. Proiektu hau zuzendu duen Ibai Agirrebarrenak xehetasun gehiago eman dizkigu.

Hizkuntza hegemonikoa galdu balu bezala biziko da hilabetez Lutxo Egia.

Ostegunetik hasita, Bilbon 31 egunez gaztelaniaz hitz egin gabe biziko da Lutxo Egia idazlea, berarekin hitz egin dugu.

Ekainak 13an Onatin fan hemendik eguna

Bihar ekainaren 13, Fan Hemendik eguna ospatuko dute Onatin. Guardia Zibilaren kuartela inguratzeko jende katea osatuko dute.

8 eta 16 urte bitarteko neskentzako Lou rock udalekua Zarautzen

Uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitartean, neskentzako rock udaleku irekia antolatu du MEFsst! kolektiboak. 8 eta 16 urte bitarteko neskentzat izanen da, Zarauzko Imanol Urbieta musika eskolan. Kolektibo honetako kidea den Gurutze Ostolazak xehetasun gehiago eman dizkigu.

Selektibitateko frogak zein eredu pedagogiko bultzatzen du

Selektibitatearen inguruan eztabaidatu dugu Ikasle Abertzaleakeko Amaia Muguruzarekin eta Steilas sindikatuko Aitor Idigorasekin.

Euskal Kultur Transmisioa: Eneko Balerdi

HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin.

Gu ere bertsotan proiektua, ikastetxeetan bertsolaritza lantzeko

Gu ere bertsotan proiektua, ikastetxeetan, ikas orduetan bertsolaritza lantzeko proiektua da. Honen inguruan hitz egin dugu, lanketa honetan buru belarri sartuta diren Odei Barrosorekin eta Inaki Gurrutxagarekin.

Gure ametsa askatasuna hitzaldia Jon Idigorasi buruzko hitzaldia

Jon Idigorasen heriotzaren 10. urteurrena dela eta, ‘Gure ametsa askatasuna’ hitzaldia burutuko da gaur Zornotzako Zelaieta Zentroan 19:00etan. Hizlariak Floren Aoiz ezker abertzaleko kidea eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia izango dira.

Ozeanoen eguna

Ozeanoan gero eta zabor eta kutsadura gehiago dago. Hori aldatzeko hartu beharreko neurriak aipatu dizkigu Surfrider fundazioko kidea den Sabina Hourcadek , europa mailako elkarte honetako donostiako komunikazio ordezakaria.