Asteko argazkiak atalean Bruselako erasoei begira jarri gaitu Bostok Photoko Gari Garaialdek. Zer gertatzen da ezagun eta ikoniko bihurtzen diren argazkietan agertzen diren pertsonekin? Gertatutakoaren interes orokorra ala pertsonen intimitate eskubidea da lehentasuna?
Category Archives: Berriak eta analisiak
Amiantoagatik beste langile bat hil dela baieztatu du Asviamie elkarteak. Zazpigarrena 2016a hasi zenetik
Uzkudunek enpresa eta erakundeak jo ditu heriotzaren erantzule, amianto partikulak irensteagatik inolako neurririk ez hartzeagatik. Amiantoaren erruz azaleratutako gaixotasunak oldean ari dira hedatzen, gehienak erretiroa hartu ondoren. Amiantoaren biktimen elkartearen esanetan, altzairutegi edota galdategietan lan eginikoen artean «geroz eta agerikoagoak» dira arnas gaixotasunak: enfisemak, biriketako minbiziak eta biriketako EPOC gaitz butxatzaile kronikoak dira ohikoenak. Erretzearekin lotzen dira maiz, baina Asviamiek izurritetzat jo ditu, eta herritarrei eskatu die sala dezatela urraketa oro.
“Egun bat Poziktibistanen: Don’t worry, be pozik, don’t worry, be txantxangorri”
Poziktibistanen gertatzen diren hainbat egoeraren adibideak aipatu dizkigu Martin Kittok gaurkoan: Hernanin euskarazko errotulu baten gainean eskuz idatzitako gaztelaniazko esaldia.
“Biziberritze esperientziak trukatzea gakoa da gure egitekoari hobeto erantzuteko”
Garabideren izenean, EMUN kooperatibako Igone Baztarrikak eta Olatz Olasok hausnarketa eskaini digute. Hizkuntzaren biziberritzean lanean ari direnei erreparatu diete, eurek eremu horretan modu profesionalean aritzeko aukera baitute.
“Androiderako #Mitzuli itzultzaileak testu, ahots eta irudi itzulpenak egiten ditu”
Hizkuntza batetik bestera botoi bat sakatze hutsarekin salto egiteko ametsaz hitz egin digu Saroi Jauregi Aiestaranek, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduradunak. Zehazki, Android gailu mugikorretarako Mitzuli aplikazioa aurkeztu digu, 50 itzulpen noranzko baino gehiago barne dituena eta baliabide urriko hizkuntzei protagonismo berezia ematen diena, euskarari, besteak beste. Testu, ahots zein kamera bidezko itzulpen sarrera eskaintzen du, eta off line moduan ere baliatu daiteke. Gainera, baliotsua izan arren, doakoa eta software librekoa da.
“Min kolektiboa da tortura”
Torturaren Aurkako Egunaren bezperan errealitate hau gertutik ezagutzen duen Oihana Barrios Jaiki Hadi elkarteko psikologoarekin hitz egin dugu. Tortura ez ahanztea eta isiltasunean ez geratzea beharrezkoa dela adierazi digu baita ekartzen dituen ondorio psikologikoei garrantzia ematea ere “ezin gara militante politikoak izan eta petsona bezala ez zaindu” dio. Torturarekin amaitzeko eman diren urratsak aipatu ditugu baita erronkak ere.
“Ezker abertzaletik ezker independentistara pasa behar genuke”
04/08 sumarioan akordioa lortu ostean ez dute espetxera joan behar izango auzipetuek, horien artean Arantza Santestebanek. Lortutako akordioaz, ezker independentistaren erronkez, Kataluniaz eta feminismotik egin daiteken ekarpenaz hitz egin dugu berarekin.
Zergatik atera da EEPren aholku batzordetik Euskal Konfederazioa?
Aurreko igandeko hauteskunde erregionalek ipar Euskal Herrian utzi duten mapa elektorala, Euskal Konfederazioak EEPren aholku batzordea uzteko erabakia eta Bake Bidean plataformak aurkeztu duen azken ekimena izan ditugu hipzide tertulian Idoia Eraso [GARA] eta Pepe Aizpuru [Gure IURratia] kazetariekin.
Onintza Enbeita [EH Bildu]: “No vamos a Madrid a negociar sino a reivindicar nuestro derecho a la soberania plena”
Tan solo faltan unas horas para que termine la campaña electoral y los partidos apuran ya las últimas horas para pedir el voto a la ciudadanía.
Mundu garaikidea espainiar filosofiaren aurka
“Bizitzak balio du gauza baldin bazara ezeri uko ez egiteko”, zioen Jose Ortega y Gassetek. Horrek ez du esan nahi dena onartzeko prest egon beharra dagoela, jakina.