Independentzia da gazteok bizi dugun zapalkuntzatik irteteko modu bakarra

Larunbatean ospatuko da Leitzan Gazte Nafarock ekimena, gazte independentistek antolatuta. Gazteen eskubideak aldarrikatu eta independentziaren defentsa egingo dute bertan. Euskal gazteria orohar jo puntuan dagoela uste dute baina bereziki gazte nafarrek errepresio gogorra bizi dutela adierazi digu Oier Eizmendi bozeramaleak. Baina erasoak eraso, euskal gazteriak independentziaren bidean aurrera jarraituko duela erakutsiko dute larunbatean Leitzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude