Gogol Bordelloren azkena Hegoaldeko Ostatuan

Kutsu latinoko kantuekin hasi; (Cu Cu Diamantes Kubatarraren “Welcome to cuculand” eta Soledad Villamil Argentinarraren “Morir De Amor”), Afrikar kontuetara pasa (Mulatu Astatke Etiopiarraren “Steps Ahead” eta Lokua Kanzaren “Nkolo”) eta bitartean Gogol Bordelloren disko berria bisitatu “Trans-Continental Husttle” eta musika gozo apur bat Damien Jurado eta Balmorhea Texarren azken diskoekin igaro da Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatua. Azkenean memoriaren txoko horretan, 60ko hamarkadan folk-rock musika irauli zuen Increndible String Band taldearen hiru harribitxi entzuteko aukera izan da saioaren amaieran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude