Lau urte bete dira polizia español batek eta bere semeak Anjel Berrueta iruñearra hil zutela tiroz, bere okindegian ETAren aurkako txartel bat jartzera ukatu zelako. Martxoaren 11ko atentatuetatik bi egunetara jazo zen hilketa hau. Kontxi Sanchiz ere bihotzekoak emanda hil zen alderdi popularraren manipulazioa salatzeko egin zen mobilizazioa batean, ertzaintzak kargatu ondoren. Gertaera hauek gogoratu ditugu Donibaneko bizilagun batekin.