Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Zaloa Ibeasek zaintzaz arduratzen diren langileen eta guneen egoeraz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusian, AƱorgan abian jarritako Zerbeza eta patatak egitasmoaz aritu gara Maddi del Campo eta Asier Azpirozekin. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da, eta garapenzalekeriaren kronika egiteko Mikel Alvarezek bat egin du gurekin. Amaitzeko, ekonomia justuagoaren tartean, Auzolan kooperatibako Leire Saitua batu zaigu.