Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Odei Barrosok Ipar Euskal Herriko haurrentzako euskarazko eskaintzaz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Joxemi Zumalabe fundazioko kide Olatz Dañobeitiari egin diogu, eta Dabilen harriari goroldiorik ez egitasmoaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta datozen kolaborazioetan xehe aztertuko duen Cronicas del estallido Viaje a los movimientos que cambiaron America Latina liburuaz aritu zaigu.