Zebrabidea Irratsaioa

Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Gabirel Ezkurdiak orain hamr urte Madrilen izandako atentatuaez egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Axier Jaka Donostiako Udaleko partaidetza zinegotziari egin diogu, eta abian duten ‘Auzo eta herriak Donostia indartuz’ partaidetza prozesuaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxeak egin digu hipotekek kaltetutako kasuen errepasoa. Gero, garapenzalekeriaren kronika Beak egin digu, joan den asteko protesta bat hizpide hartuz. Amaitzeko, Koop57 kooperatibako Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta Bilbon izandako ekonomia gailurraren inguruako hausnarketa egin digu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude