Obabako testiguak 24. saioa

Mari Luz Esteban idazle eta antropologoarekin izan gara oraingoan, eta bere estreinako poema liburuaz aritu gara Amaren heriotzak libreago egin ninduen izenekoaz. Aldez aurretik, Peter Ostolazak Gabon opa dizue, ordea. Ondoren, Jon Iraolak liburu komentarioa egin digu, klasiko batena, oraingoan Alexandre Dumasen Montecristoko Kondea. Etorri da Lander Arretxea hilero legez, besapean erreporataje bat duela. Midcult literatura izan du hizpide oraingoan, Iban Zalduari egindako elkarrizketa oinarri hartuta. Saioaren hondarrean, ITU bandakoek Arkaitz Belloni eskainitako hainbat testuren irakurketa egin dute.
On egin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude