Zebrabidea irratsaioa

Asteleheneroko gisara, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Maitane Deniatuk egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Hondarribiko euskara zinegotzi Txomin Sagarzazuri egin diogu, eta asteazkenean abiatuko den Hondarribiko liburu eta disko azokaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxea arduratu da. Amaitzeko, Koop57 elkarteko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude