Gaurkoa euskararen nazioarteko eguna izanik, Gureaz Blai saioak ere berzia izan behar zuen. GFAko euskara zuzendaritzak antolatutako Ika Mizka egitasmoaren amaiera izan da Mondragon Unibertsitatearen Bidasoako campusean, Irunen. Bertatik egin dugu ordubeteko irratsaioa gaurkoan, hainbat gai jorratzeko: Kutxa Ekoguneko euskararen ginkana, UEMAko arnasguneak, Anton Abbadia saria jaso duen IXA taldeko Inaki Alegria. Eta horiez gain, Ika-Mizkako eztabaidetan parte hartu duten hiru lagunekin mahai ingurua egin dugu Gorka Urbizu Berri Txarrak, Ainhoa Urretabizkaia Gazteako esataria eta Asier Basurko Donostia 2016.