Zebrabidea irratsaioa

Asteleheneroko gisara, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Gabirel Ezkurdiak Ukrainako egungo egoeraz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Oiartzungo Udaleko gazteria teknikari Jokin Sukuntzari egin diogu, eta bertako Abaraxka ludotekako eskaintzaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da eta lege berrikuntzek hainbat jenderi egiten dioten kalteaz hitz egin digu. Gero, garapenzalekeriaren kronika Mikel Alvarezek egin digu. Amaitzeko, Auzolan elkarteko Jasone Mitxeltorenak bat egin du gurekin, eta soldatapeko lanaren kontzeptuaren inguruan hitz egin digu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude