Gureaz Blai: 41. irratsaioa

Garabidek eta HUHEZI fakultateak elkarlanean eskaintzen duten Jatorrizko Hizkuntza biziberritzeko estrategiak Aditu Titulua martxan da dagoeneko, eta munduko hamaika herrialdetako lagunak gurean dabiltza azken asteotan, euren hizkuntz gutxituen errealitatearen berri eman eta guretik zerbait ikasteko ahaleginean. Horretaz aritu gara Garabide elkarteko Ander Bolibarrekin lehenik, eta ondoren, Yucatango Mexiko maia hitz egiten duen Teresa Pool Ixekin hitz egin dugu. Ea zer iruditzen zaizuen jatorrizko hizkuntzan diona.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude