Estatu Batuetan, Donald Trumpen gobernuak bertan behera utzi ditu Barak Obamaren agintaldian sarearen neutraltasuna bermatzeko onartutako neurriak. Sarearen neutraltasuna zer den, eta neutraltasun hori desagertzeak ze ondorio izan ditzakeen azaldu digu Gorka Juliok. Garatzailea, hacktibista eta irakaslea da bera, eta neutraltasuna bertan behera uzteko nahiaren atzean, internet hornitzaileen interesak daudela kontatu digu.