Greba luze baten ondoren, akordioa erdietsi dute azkenean Mirabila zahar-etxeko zuzendaritzak eta langileek. Ander Akarregi, ELA sindikatuko kideak azaldu digu euren helburua patronalarekin hitzarmen sektorial bat sinatzea zela, “baina ikusita ez duela horretarako asmorik, zentroz zentro sinatzen” joateko prest daudela.