Errauskailuaren lanak ofizialiki inauguratu zituztenetik duela bi aste, makinek ezer gutxi aurreratu dute Zubietako lur sailean. Halere, azpiegitura honen kontrako herritar mugimendua ez dago geldi eta gaur arratsalderako auto-karabana antolatu dute. Egun potenteena ordea, larunbatekao izango da. Goizean Erraustegiaren Aurkako Eguna antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Zubietan eta arratsaldeko 16:00tarako, kasu honetan Gipuzkoa Zutikek deituta, erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako “martxa nazionala” antlatu dute.