Jule Goikoetxea analista politiko eta EHUko irakaslearekin aztertu dugu PSOEko idazkari nagusi berriaren hautaketa. Goikoetxearen esanetan PSOE krisian dago, Europako sozialdemokrazia bezala, politikagintzako ardatz nagusia aldatu egin delako: Neoliberalismoa da ardatz berria eta alde edo aurka kokatu behar dira indar politikoak.