Iker Garin, LAB sindikatuko irakaskuntza arloko arduradunarekin hitz egin dugu Gipuzkoa Bizkaia eta Araban gaurko deituta zegoen grebari buruz. Salatu du azken urteetan Lakuako gobernuak ez duela planteamendu seriorik izan, eta legeak eskatzen dituen gutxiengoak edozein modutan betetzera mugatu direla azken 10 urteotan egin diren irakaskuntza arloko mahai negoziatzaileetan.