Erabakitzeko eskubidearen aldeko hiru olatu nagusi egongo dira 2017ko lehen seihilekoan. Lehendabizikoa igande honetan izango da. Tolosaldean, Oarsoaldean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun galdeketak egingo dituzte eta dagoeneko, ia guztia prest dute asteburuko hitzordurako.