Pasa den astean, hitzaldi bat aditzen ari nintzela, IKTak eta hezkuntzaren gaia plazaratu zuen hizlariak. Egia esan, hitz horiek aditu arte ez nintzen hitzaldiaren monotoniatik esnatu. I K T, Informazio eta komunikazio teknologia. Teknologia aipatzen denean, teknologia berriari buruz ari gara eta Informazioa aipatzean, googleko bilaketei buruz ia ia. IKTek hezkuntzan harrabots izugarria sortzen dute klaustrokideen artean.