Hogeitamar urtetan sartuta krisi existentzialak harrapatu zuen Maite Bidarte eta pentsatu zuen “mundu honetan ni bezain izorratua dagoen norbait egon behar du”. Horrela hasi zen bere hospital berean eta momentu berean jaio zen horren bila. Eta bilaketa hori kontatzen duen Karta Astrala egin du Koldo Garciarekin batera. Euskal Zine Bileran saritua eta berriki Trueban eskainia.