Erabakitzeko eskubidean urrats bat gehiago emango dute igande honetan Oarsoaldean, Pasaiako badia inguratuko duen giza katea egingo dute martxoko galdetaren atariko. Ekimen honen helburua saretzea da, bai eskualdeko herriak zein herritarrak ere. Jatorri aniztasunean jarri dute indarra bereziki.