Legeak bestelakorik dion arren urteak dira Nafarroako sare publikoan emakumeek ezin dutela abortatu. Hori aldatzeko proposamen integrala egin du aldaketaren gobernuak baina oztopo eta blokeo ugarirekin topo egin dute, “erregimenaren tentakuluak honaino ere iristen dira” esan digu EH Bilduko Bakartxo Ruizek. Egoeraren argazki bat egin dugu.