Argitxu Camus: “Giro euskaldunean hazi naute, naturaltasun osoz, kanpoan egoera ez zelarik hain sinple”

Euskara transmititu diotenen ohoretan hizketan estreinatu da Argitxu Camus gurean. Bereziki, aiton-amonek horretan izandako eraginari erreparatu dio. Duela zenbait hilabete amaren ama galdu zuen eta egunotan aitaren aita ari zaio itzaltzen. Haiek eta gurasoek hartutako zenbait erabakiri esker dela euskalduna uste du Camusek. Amama Zalgizekoa zuen eta aitani Onizepekoa du, xiberutarrak biak. Lehena euskaraz bizi izan zen haur denboran eta ondorengoak hala heztea erabaki zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude