Estaturik gabeko nazio zapalduen atalean Azawaden berri dakar gaur Oihan LarraƱagak. Mali iparraldean dago kokatuta, Saharako desertuan eta Azawaden independentzia eskatzen dutenenak Tuaregak dira. Azawadeko Tuaregek zerikusi gehiago dute Niger edo Algeriako Tuaregekin Mali hegoaldeko biztanleekin baino. Altxamendu militar ezberdinak izan dira, guztira lau eta 2012an egindakoa izan zen arrakastatsuena. Lurraldea kontrolpean hartu arren ez zuen asko iraun, zergatik?