Aste honetan Angelun izan den erahilketa matxista hirukoitzak terminologia kontu hutsetik haratago doan afera mahai-gaineratu du. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradorearen arabera, emaztea eta bi alaba hil zituen gizonaren krimenean «ez da genero indarkeria kasurik aipatzen ahal, ez dagoelako senar-emazteen artean bortizkeriarik egon zen zantzurik».