Uffa! Bi izatetik hiru, lau edo… izatera pasatzea ez da gauza erraza. Ederra izan daiteke baina kaosa ere agertzen da gurean. Ez gaude oso ohituak, bikote-harremanaren inguruan hitz egiten eta hain zoriontsua izan behar duen garaiaren inguruan hain onak ez diren gauzak esatea, oraindik zailago egiten zaigu , batzutan gizarteak onartu ere egiten ez duelako.