Hiru argazki eta hainbat gogoeta ekartzen dizkigu Bostok Photoko Gari Garaialdek hamabostean behin. Oraingoan mundu mailako World Press Photo leihaketara begira jarri gaitu sari banaketa izan berritan sari nagusia irabazi duen argazkia Gakoa saioan berarekin aipatu bagenuen ere beste hainbat aipatu dizkigu. Bereziki, Berri aipagarriak atalean bigarren saria irabazi duen Jérôme Sessiniren lana Azken guda Maidanetik izena duena eta gai garaikideak atalaren barruan aipamen berezia jaso duen Fatemeh Behboudiren Pazientziaren amak.