Gauean Madrileko Tres Cantos kuartelera eramango dituztela eta bihar han itaunduko dituztela esan digu Iker Urbina abokatuak, Guardia Zibilekin mintzatu ondoren. Baliteke bihar pasatzea 16 atxilotuak epailearen aurretik. Testuinguru politikoan kokatuta, Espainiar estatuaren interesak ikusten ditu atzean Urbinak. Presoen eta auziperatuen defentsa eskubidea zalantzan jarri nahi dute, baita elkartasuna bera. Baina argi diogu abokatuok, Euskal Herriarekin dugun konpromezuarekin jarraituko dugula aldarrikatu du Urbinak.