Igualan desagertutako 43 normalisten kasuak agerian utzi du Mexikoko botere sistemaren funtzionamendua. Erakunde publikoetan daudenek narkoaren indarra darabilte boterean mantentzeko, eta narkotrafikariek boterearen tresnak darabiltzate euren interesak defendatzeko, polizia kasu. Gaia aztertuko dugu Paris Martinez, gaia bertatik bertara jarraitzen ari den kazetari mexikarrarekin. Saioaren bigarren zatian Kataluniaren etorkizuna izango dugu hizketagai. Joan den Azaroaren 9ko galdeketak eskenatoki politiko berri bat ireki du bertan. Ze bide hartuko dute hemendik aurrera independentziaren aldeko alderdiek? Anna Figueras CiU, Teresa Jordà ERC eta Quim Arrufat CUP bildu ditugu horixe aztertzeko.
Mundurama