Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Koldo Nausiaren eskutik, gaur Judas Arrietak antolatuta Hondarribian egingo duten Txinatar Kultur Jardunaldien ebrri izan dugu. Ondoren, Gaur8 astekariko kazetari Oihana Llorente batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Mikel Elorzari egin diogu, eta astearen errepaso kritikoa egin digu. Ondoren, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin aritu gara heriotzari buruzko liburuez. Amaitzeko, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenarekin arrautza frijituei buruzko ikerketa soziologikoa egin dugu.
Zebrabidea irratsaioa
Lehenik eta behin, Bilbohiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu: Barakaldoko, Txorierriko eta Bilboko kontuak ekarri dizkigu Monfortek. Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin AHTren lanei buruzko tertulia egin dugu: Hernialdeko zuloa, gastatzen duten dirutza, herri mugimenduen zeregina… Elkarrizketa, berriz, Seaskako lehendakari Paxkal Indori egin diogu, Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren bueltako azken kontuei eta azaroaren 8rako deitu duten manifestaziaori buruz. Ondoren, arte kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko Jon Aranbururen eta Alba Fernandezen eskutik Marcel Duchampen Iturria obra ezagutu dugu. Amaitzeko, aurten 30. urtemuga beteko duen Oreretako Zintzilik irrati libreko kide Julen Etxegarairekin egon gara.