Nexkatilei barbi edo printzesa izaten eta mutikoei irabazleak. Hori erakusten diete jostailuen iragarki askok txikienei. Emakundek zabaldu du ondorioa, iazko gabonetako jostailuen iragarkien inguruko ikerketa bat aurkezterakoan. Izaskun Landaira Emakundeko zuzendariak ohartarazi digu jostailuek garrantzia handiko eragina dutela, eginkizun sozializatzaile baitute haurrengan.