Lou Reed bihotzetik eta euskaraz

Lou Reed-ek Beteluko mamia probatu zuenean izan zuen esker ona disko batean itzuli nahi izan diote Euskal Herriko hainbat musikari eta musikazalek Lou Reed-i. Gaur urtebete zendu zen New Yorkeko musikaria 71 urte zituela eta urtemugarekin bat eginez Euskal Herriko hainbat musikarik Lou Reed, mila esker izeneko diskoa kaleratu dute gaur. Jonan Ordorika soinu teknikari eta Reed-en zale sutsuak bultzatu duen proiektuan parte hartu dute, besteak beste, Ruperrek, Anarik, Evaristok, Txuma Murugarrenek edota Gorka Urbizuk. Pedro Elias Igartua musika adituak eman dizkigu xehetasunak diskoko hainbat kantu elkarrekin entzutearekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude